Berriak kanpaina egingo du Bilbon otsailaren 28tik aurrera, Hor Dago Abante konpartsak lagunduta, aurkezpen ekitaldia bihar izango da Kalderapekon. 20. urteurrenarekin, BERRIAk jauzi nabarmena egin zuen iaz euskaldunoi ahalik eta egunkaririk onena eskaintzeko, eta 3.000 babesle berri behar ditu egunkariaren etorkizuna eta independentzia bermatzeko. Bilbon 300 babesletza lortu nahi dituzte, […]

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurko gomendioak egiten ditugu Tolosako inauterietan poliziak hamasei urteko gazte bat gomazko pilotakada batekin zauritu duelako.  Honakoa ez dugu Euskal Herrian poliziak gauzatutako lehen bortxa, eta horregatik bi […]

Europako eduki ugari izango ditugu aste honetako programan, hainbeste ez dugula jakingo zer organismok egin duen zer. Alde batetik, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du mezularitzako aplikazioetan atzeko ateak pribatutasunaren aurka doazela. Bestetik, Europako Batzordeak argi berdea eman dio Orange eta MasMovilen arteko bat-egiteari. Gainera, Applek Batzordearen aldetik jasoko duen […]

Arriaga Antzokian estreinatuko da “Bihar arte soilik” antzezlana asteazkenean 19:30ean; ostegunean, gazteleraz egingo dute emanaldi bat. David Caíñak idatzi eta Gorka Mínguezek zuzendutako obra da eta Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira antzezleak. Harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berrieri buruz hitz egiten du; ikuspegi komikoa […]

Bihar goizeko 11:30ean Bilborock aretoan Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldia antolatu du Mugarik Gabe erakundeak. Bertan indarkeria matxistetatik biziraun duten 10 emakumek euren bizipenak kontatuko dituzte. Ondoren, kalejira bat egingo da Azaroaren 25eko Emakumeen Plazaraino, eta bertan, publikoki, emakumeen erreparazio-eskaerak jaso eta horietako batzuk aurrera eramateko konpromisoa hartuko dute hainbat […]

Padel munduan aritu gara gaurko KIROL ESKIROL saioan. Kaiola txikiaren barruan pilota palaz astindu eta… Tanto! Amaia Martin Euskadiko Padel Federazioko zuzendari teknikoa elkarrizketatu dugu eta EnpresaBidea aldizkari digitala ere ekarri dugu uhinetara, Niko Cuencaren ahotan. Era berean, ezin ahaztu kolaboratzaile sare handia eta… Aerobik irakasle naiztarrak (Iker Gurrutxaga + […]

  Argia astekarian aste honetan azalean  Ukrainako gerra izan dute hizpide,  2 urte ofizialki hasi zela, errepasoa egin du Asier Blasek.  Beste urteurren bat: 10 urte Ceutako sarraskitik. Hamalau lagun hil  zituzten, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta  Marokoko polizien tiro artean. Bukatzeko Eduardo Chillidaren inguruko erreportajea idazti […]

Azken asteetan nekazariek eginiko protestak aztertu ditugu saioan. Ines Agirreazkuenagak asteko agenda sindikala ekarri digu, Gorka Menendez laboraria eta EHU-ko Botanika irakaslea izan dugu solasaldia abiatzeko. Aurreko saioan klima aldaketaren ondoriozko Euskadi Tropikala aztertu zuen, eta gaurkoan nekazarien protesten inguruan jardun du. Ondoren, nekazaritzaren gatazkaren beste ikuspuntu garrantzitsu bat emateko […]